Iruñeako ILZ eta Hezkuntzako Teknologiak Txertatu eta Ustiatzeko Atalak, 14 orduko (aurrez aurreko 10) mintegi baten deialdia argitaratu zuten, batik bat lehen Hezkuntzako irakaslei zuzendua. Otsailaren 15an bukatuko da mintegian izena emateko epea. Hemen egin dezakezu
mintegia
Mintegia Iruñean: Interneten argitaratu Google Sites erabiliz
Google-k zerbitzu ugari eskaintzen ditu dohainik erabiltzaileentzat. Tresna hauetako batzuk erabat erabilgarriak dira irakasleen eta ikastetxeko hainbat eginbeharretan.
Google Sites erabiliz, web toki bat sor daiteke erraz, azkar eta dohainik. PNTE-ko kontua erabiliz, nahi adina leku sor ditzakegu, gure laneko gauzetarako. Mintegiarekin lortu nahi dena zera da, eskola saioetan lagungarria izan daitekeen web toki bat sortzen ikasi eta bertan kanpoko edukia sartzen jakin.
