Gero eta ikastetxe gehiago dituzte GNU/Linux sistema eragile batekin funzionatzen duten ordenagailuak. Ikastaro honekin zera nahi da, beharrezko tresnak eman GNU/Linux distribuzioetan oinarrituriko ekipoak martxan jarri eta erabili ahal izateko.
[Read more…] about Ikastaroa Iruñean: “Hasiera GNU/ Linux sistema eragile baten oinarrizko erabileran”
Mintegia Iruñean: Gailu mugikorrentzako programazioa, App Inventor programa erabiliz
Programazioa sartuta dago Lehen Hezkuntzako kurrikuloan eta Hezkuntza arloan indarra hartzen ari den edukia da.
Mintegi honetan lortu nahi dena zera da, Bigarren Hezkuntzako irakasleei, mugikor eta tablet-en erabiltzeko aplikazio errazak modu grafikoan sortzeko formazioa eskaini. Azken helburua litzateke, irakasle horiek laguntza eman ahal izatea ikasleak aplikazioa errazen programazioan has daitezeen.
Mintegia: Baliabide didaktikoak Arbel Digital elkarreragilearentzat eta Open Sankoré software askea
Baliabide didaktiko aunitz aurki daitezke Internet-en. Mintegi on-line honetan, hauetako batzuk ezagutu ditugu, baliabideak bilatzen ikasi eta ADE batean erabiltzeko aukerak ikusi. Arbela hauekin edukiak sortu eta erabiltzeko software aske bat ere ikusiko da: Open Sankoré, edozein arbelarekin erabil daitekena.
Saio guztiak webinar moduan eginen dira.
Mintegia: “Blog hezkuntzagarrien kudeaketa, bloganiztun eta eleaniztunak, WordPress-en bidez”
WordPress, blog eta bloganiztunak sortzeko kudeatzailea bada ere, ikastetxe bateko web orria, modu eraginkor eta erakargarrian kudeatzeko gaitasuna badu. PNTE-k soporte zabala eskeintzen du kudeatzaile honen bidez egindako web lekuentzat eta Nafarroako ikastetxe aunitz dira beraien web orria WordPress-en bidez kudeatzen dutenak
Mintegi honetan, WordPress-ekin egindako ikastetxe baten web orriaren inguruko guztia landuko da sakonki.
Mintegia: Arbela Digital Interaktiboa: Tresnak eta baliabideak
Baliabide didaktiko aunitz aurki daitezke Internet-en. Mintegi honetan, hauetako batzuk ezagutu ditugu, baliabideak bilatzen ikasi eta ADE batean erabiltzeko aukerak ikusi. Arbela hauekin batera askotan doan dokumentu kameraren oinarrizko erabilpena ere ikusiko da, baita ikastetxeetan ohikoenak diren arbelen softwarea ere.
Beste aldetik, ikastetxeetan gehien aurki ditzakegun ADE-ek, software eta tresna berezia daukate eta hauen ezaguera eta oinarrizko menperatzea lagungarria litzateke etekina ateratzeko
[Read more…] about Mintegia: Arbela Digital Interaktiboa: Tresnak eta baliabideak