Hezkuntza zentro guztietan, bertan egindako ekintza interesgarrien edo eta ikasleen kanpaldi, txango eta bisita ezberdinen argazki/bideoak pilatzen dira. Aunitzetan, edozein ekintza dela eta, material hauek hezkuntza komunitateari eskuragarri jartzea dugu helburu.
Mintegi honetan material hau modu sistematiko batean kudeatzeko eredu bat ikusiko dugu. Argazki eta bideoak lortzeko erabiliko dugun tresneriaren (argazki kamera, bideo kamera, smartphone, tabletak…) konfiguraziotik hasita… disko gogor batean gorde eta Google-Photos zerbitzura igo arte.
Materiala bertan dugularik, zerbitzuak ematen dizkigun aukera ezberdinak frogatuko ditugu, gehien interesatzen zaigun formatua lortzeko. Azkenik, materiala non eta nola link-atu azalduko dugu gure hezkuntza komunitateko partaideek ikus dezaten.
Lekarozko ILZa inguruko zentruetako Irakaslego guztiari zuzendua dagoen 12 orduko prestakuntza jarduera.