Parte hartze handia abenduko azken aste lektiboan on-line egin ziren 1:1 ereduaren inguruko praktika egokien jardunaldietan (Tuteran aurrez aurrekoak izan ziren eta lehenago eginak), DBH duten ikastetxeetan garatzen ari den formazioaren barne kokatuak. Guzti hau, hain gertu dagoen 1:1 erduaren ezarpena (ikasleentzako ordenadore bana) ahalik eta emankorra izan dadin. Hurrengo lotura erabiliz, saio bakoitzeko grabazioak ikus ahal izango dituzue:
Jardunaldien helburua zera zen, 1:1 erduarekin ikasgai ezberdinetan egindako ekintza zehatzak aurkeztea, irakasleek probetxua atera ahal izateko aurretik eredu honetan ibili diren irakasleen esperientzietatik.
Guztira 849 irakasleek parte hartu zuten jardunaldi hauetan: 793 on-line jardunaldietan eta 56 Tuteran egindakoetan.