WordPress, blog eta bloganiztunak sortzeko kudeatzailea bada ere, ikastetxe bateko web orria, modu eraginkor eta erakargarrian kudeatzeko gaitasuna badu. PNTE-k soporte zabala eskeintzen du kudeatzaile honen bidez egindako web lekuentzat eta Nafarroako ikastetxe aunitz dira beraien web orria WordPress-en bidez kudeatzen dutenak
Mintegi honetan, WordPress-ekin egindako ikastetxe baten web orriaren inguruko guztia landuko da sakonki.
24 orduko mintegi hau WordPress lekuanitza den instalazioa bat kudeatu eta eduki kudeatzaile honetan esperientzia duten, Iruñeako ILZ esparruko ikastetxe publikoko irakasleentzat bideratuta dago. Izena emateko azken eguna: 2017ko urtarrilaren 31a